sábado, 17 de noviembre de 2007

Iparraldeko haranak, San Bizente ikastola

Ostiralean, Oionetik Iparraldeko haranetara joan ginen. Bidaia luzea zenez, monumentu inportanteenak bisitatzea erabaki genuen, bi ordu genituen bakarrik dena ikusteko. Horregatik, ikusi genuen lehenengo gauza Ayala Kantzilerraren dorrea, hilobia eta eliza izan zen.

Hango apaizak oso ondo azaldu zigun nortzuk zeuden lurperatuta dorrean, Kantzilerra eta bere emaztea, Leonor. Erretaula gotikoa ere ikusi genuen.



Azalpena entzun eta gero, argazki ofiziala...



Gero dorrera igo ginen. Goitik, Ayalako Kantzilerrak haranak eta mendiak ikus eta kontrola zitzakeen. Gaur egun paisaia ikusteko lekurik aproposena da.





Igo eta... jeitsi



XIV. mendeko ateak ikusi genituen. Oso baxuak dira, eta zergatik? Elikadura ez zen gaur egun bezain ona eta jendea ez zen oso altua, horregatik ateak, oheak... nahiko txikiak dira.



Museoan, hainbat objektu ikusi genituen, adibidez erlikarioa, Ama Birjinaren ile bat gordetzen duena. Mende hauetan erlikiak (santuen gorputzatik moztutako zatiak: hezurrak, hatzamarrak...) oso inportanteak ziren. Lapurtu eta saldu egiten ziren! Eta jendea erlikiak gordetzen ziren monasterio eta elizetara joaten zen otoitz egitera, dirua utziz bere peregrinazioan. Horregatik eliza guztiek nahi zuten horrelako bat izatea!



Azkenik, bokata jan, autobusa hartu eta Artziniegara joan ginen. Han museo etnografikoa ikusi genuen: artilea, egurra, burdina... nola lantzen zen azaldu ziguten, eta hogei minutu izan genituen herria pixka bat ikusteko eta bokata jateko, Oionera berriz bueltatzeko autobuses.

Beste batera arte!

No hay comentarios: